Choose your display style: Default (modern browsers) | Basic (older browsers) | Minimal (printing) | Large type

EZETZ esan!

Gudei zein guden prestakuntzari kontzientzi eragozpenaren aldeko dei-agiria

Gudaren aurkako Erresisteen Nazioartekoak, 40 estatu baino gehiagotan 90 talde baino gehiago adizkidetuta dituen bake erakundeak, agiri honen bidez, kontzientzi eragozpenaren alde dei egiten du edonon eta edonoiz, gerra martxan egon zein hasteko zorian izan.

Irailaren 11ean World Trade Center-en eta Pentagonoan egindako atentatuek zur eta lur utzi gintuen. Terrorismoaren aurkako Guda ere salatu behar dugu irmoki. Aipatutako eraso terroristaren krimena ezin da erantzun beste krimen bategaz, hau da, bonbak lehertuz eta errudunak erahilez, hori sufrimendu gehiago areagotzea baita.

Gudarik gabeko justiziaren aldeko deia egiten dugu. Mendekuen guda batek biolentziaren amaigabeko espirala sendotzea besterik ez du eragingo.

Estatu Batuetako George Bush agintari nagusiak botatako enbidoaren aurrean: Gurekin ezbazaudete terroristekin zaudete, guk hirugarren bide bat planteatzen dugu: biolentziaren eza. Biolentziaren eza erantzun aktiboa da eta gutako bakoitzari gudari aurre egiteko aukera ematen digu eta honen prestakuntzari ere bai.Jarrera honek, munduko segurtasuna desarmean, nazioarteko elkarlaguntzan eta giza justizian oinarritzen da eta ez errepresioaren gorakadan.

Ondorioz, Gudaren aurkako Erresisteen Nazioartekoak zera eskatzen du:

Jakin badakigu zuen estatu zein nazioan , denok ez daudela erresistitzeko alternartiba desberdinetan parte hartzeko egoeran.Baina erresistitzeko eta salatzeko basakeri hauek, bide gehiago daudela badakigu ere. Gudaren aurkako Erresisteen Nazioartekoa, gudaren aurka dagoen edozein pertsonaren alde egongo da beti, bere onena emango duelarik, erresistentzia honen aurkako errepresio posiblea jasango duten pertsonei.

Gudaren aurkako Erresisteen Nazioartekoak, 2001eko Irailaren 29an

agiri hau sinatu dutenen zerrenda

Hernan Badiola Arnedok itzulia